XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) urre bihurtzeko makina, masaje katartikoak egiteko tresna, itsusiak polit agertzeko tramankulua, irakasleak jakintsu eta bihotz oneko bihurtzekoa...

Egia esan, Ortziri zerbait ondo ez zihoakiola begien bistan zegoen.

Kopetaren barnealdean zerbait korapilatua zeukala zirudien.

Oraindik ere begirada hark bazuen berezitasunen bat beste inorenak ez duena, baina ezagun zuen begiradari horrela eusteak lanak ematen zizkiola.

- Nik begi bakar eta triangularra huela uste nian esan nion.

- Hori Tartalo duk, motel.

- Hemen ibiltzen duk gehienetan, baina gaur norabaitera joango zuan.

- Auskalo non den.

- Seguru aski ardiren batzuk lapurtzen hor ibiliko duk Aralar aldean erantzun zidan.

- Egia al da hi haizela beste guztien Jainkoa?

- Paraje hauetan bai behintzat.

- Nola?

- Paraje hauetan bakarrik?

- Beste mundu horietan gertatzen denaren berririk ez diat aspaldian.

- Oso urruti zeudek, zer uste duk?

- Dena dela, besteei gauza bat eskatu zieat eta hiri eskatzeko esan zidatek, haiek ezin zidatela eman.

- Zer eskatu diek, ba?